"Bihartik aurrera eguraldi ona badator, igotzeko gertu gaude"

Xabier Urtzelai 2009ko ira. 30a, 19:15
Joan den zapatu goizaldean 7.200 metrora igarotako une txarrak atzean utzita, Alberto Iñurrategi, Mikel Zabaltza eta Juan Vallejo biharko, eguena, eguraldi iragarpenaren zain daude. Eurak gertu bigarren saiakera egiteko.

"Everest mendiak beste aukera bat emango digu", zioen Alberto Iñuarretegik domekan, baikor. Eta bai, badirudi bihar goizean goiz jasoko duten eguraldi iragarpenak berri onak ekar ditzakeela.

Zapatuan, bi elur jausik japoniarren korridoretik ihes egin arazi zienetik Naturgas Hornbein espedizioko kideek bizpahiru egun izan dituzte errekuperatzeko, eta ez dute gehiago behar. Badirudi datozen egunotan hezetasunak behera egingo duela, eta horrek gutxitu egingo luke prezipitazioak izateko probabilitatea. Hori horrela bada, bihar bertan martxan jarriko dira Iñurrategi, Vallejo eta Zabaltza. Berriro ere japoniarren korridorera, gero Hornbein korridorearekin bat egin eta Everesteko tontorrera igotzeko. Estilo alpinoan, soka, oxigeno eta bestelako laguntza barik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak