Bihar, martitzena, batzarra dute enplegu programan izena eman dutenek

Ubane Madera 2009ko ira. 7a, 13:18
Bihar jarraipena izango du INEMek eta Gipuzkoako Diputazioak abiarazi gura duten enplegua sustatzeko programaren izenemateak; bestela esanda, joan den astean Arrasateko INEMen izena eman zutenek bihar batzarra izango dute, 10:00etan, Kulturaten. Enplegu programan parte hartzeko derrigorrezkoa da batzar horretara joatea.

Enplegu programan parte hartzeko eskatutako gaitasun baldintzak betetzearen gaineko fitxa bete beharko dute, biharko batzarrean pertsona horiek. Hau da, duten prestakuntza, esperientzia, euskara maila eta besteren gaineko fitxa.

Fitxa hori betetzeaz gainera, hautaketa prozesuan aurrerantzean egin beharko dituzten proben berri emango diete. Edozelan ere, azpimarratzekoa da biharko batzar horretara joan ezean, antolatzaileek ulertuko dutela aurkezten ez direnek uko egiten diotela enplegua sustatzeko programa horretarako hautaketa prozesuan parte hartzeari.

Gaua bertan eman

Joan den martitzenean izan zen enplegu programa horretarako izenematea. Ilara luzeak sortu ziren Arrasateko Nafarroa etorbidean, INEMen aurrean. Batek baino gehiagok gaua ere bertan eman zuen, enplegu programarako parte-hartzea ziurtatu guran. Izan ere, formazioa emateaz gainera, lan kontratua egin eta soldata ere ordainduko diete aukeratuak izaten direnei, urtebetez. Programa bera urriaren 5ean abiaraziko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak