Bigarren egunez jantoki zerbitzu barik eskola publikoetan

Larraitz Zeberio Lekuona 2009ko aza. 17a, 15:26
Sindikatu deitzaileek emandako datuen arabera, jangeletako hamar langiletik bederatzik egin dute greba. Negoziazio maila behartu nahi dute. Beste behin aiton-amonak izan dira askoren irtenbidea.

Gaur ere ez dute zerbitzurik eman Eusko Jaurlaritzak kontraten bidez kudeatutako eskola jantokietan. Langileek %5eko soldata igoera, lanaldia handitzea eta langile bakoitzeko haur gutxiago izatea eskatzen dituzte, besteak beste. Bien bitartean, gurean ere, hainbat guraso egoerari aurre nola egin asmatu ezinik. Eskerrak, beste behin, aitona-amonei. "Arazo handiekin ibili gara", adierazi digu amona batek. "Guk hiru biloba ditugu eta senarrak eta biok zaintzen ditugu. Ni gaztearen bila etortzen naiz Bedoñabera. Senarra, aldiz, beste bien bila joaten da Erguinera". Beste ama batek honela esan digu: "Ba aiton-amonak joan behar izaten dute umeak jasotzera… norberak ahal duen moduan konpondu behar du… edo umeak hortik zehar".

Jantokiak hutsik

Gutxieneko zerbitzurik gabeko eguna izan da gaurkoa ere. Jangelak hutsik, amantalak bazter batean, eta koilara eta platerak txukun gordeta. Horrela aurkitu ditugu jantokiak gaur eguerdian ere. Akordio batetara iristen ez badira, abenduan beste greba bat egiteko prest agertu da langileen kolektiboa. Iaz bost egin zituzten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak