Bidezko merkataritza bultzatzeko kanpaina berria ipini dute abian

Arritxu Barruso 2008ko mai. 16a, 15:37
‘Egizu planetaren alde. Aukeratu bidezko merkataritza’ horixe da Europa mailako bidezko merkataritza taldeek abian jarri berri duten kanpainaren leloa. Gobernuei klima aldaketak herrialde txiroetan eragiten dituen sarraskiak gogorarazteko sinadurak biltzen dabiltza eta gure ibarrean ere izango da kanpaina horretan parte hartzeko aukera.

Maiatzaren 10ean Bidezko Merkataritzaren Nazioarteko eguna ospatu zuten Donostian eta bertan aurkeztu zuten datozen hilabeteotan aurrera eramango duten kanpainaren leloa: ‘Egizu planetaren alde. Aukeratu bidezko Merkataritza. Ingurumen eta merkataritza arloko justiziaren aldeko Bidezko Merkataritzaren kanpaina da.

Justizia eskatzen dute, beraz. Izan ere, garapen bidean dauden herrialdeetako komunitateak dira ingurumeneko aztarna gutxien uzten dutenak. Hala ere, haiek jasaten dituzte klima aldaketaren eraginik gogorrenak, bero boladak eta abarrek eragindako desnutrizioa, heriotzak eta gaixotasunak ugaritzen ari dira.

Jendea kontzientziatzea da kanpaina honen helburuetako bat, baina baita gobernuei erantzukizuna eskatzea ere. Izan ere, kanpainaren leloa daramaten postalak atera dituzte, horiek firmatu eta herrialde bakoitzeko presidenteari bidaliko dizkiete kanpaina amaitu ostean. Gure ibarrean ere izango da kanpaina horretan parte hartzeko aukera.

Bihar Aretxabaletan izango dira Euskararen eguna dela-eta, eta baita Antzuolan ere. Domekan Aita Menni ospitalera joango dira eta Ekainaren 1ean Bergaran izango dira. Ekainaren 6,7 eta 8an Bergaran ospatuko den Mundumira jaian ere izango dira

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak