Bidesari bako hainbat errepide ordaindu behar diren aztertzen

Mirari Altube Arrese 2010ko urt. 25a, 17:32

Bidesaririk ez duten Gipuzkoako autobide eta errepideak ordaindu beharrekoak diren edo ez eztabaida jarri du abian Aldundiak. Batzar Nagusiek datozen asteetan erabakiko dute bidesaria jarri edo ez, eta ondoren Aldundiak zehaztuko du zein eratako sistema erabili kobratzeko.

Eztabaida hasteko Aldundiko Errepide Saileko diputatu Eneko Goia hainbat errepide ordaintzearen aldeko azaldu da. Errepideen mantenu gastuei eta inbertsio berriei aurre egiteko izango litzatekeela bidesari hori dio Goiak. Eztabaidaren gakoa AP-1 autobidean dago, oso erabiltzaile gutxi dituelako. N-1 errepidea, ostera, beti dago beteta, tartean kamioi asko elkartzen direlako eta ondorioz arazoak dira nagusi bertan.

Ordainduta, kamioi gutxiago

Azterketa egiteko agindu du Aldundiak, errepideei tarifak ezarriz gero zein eragin izango lukeen jakiteko eta tarifa horiendako irizpideak ezartzeko. Ez da egindako lehen azterketa, aurreko agintaldian ere egin zutelako. Orduan egindakoak agerian utzi zuen hainbat errepidetan bidesariak jarriz gero N-1etik ibilgailu gutxiago pasatuko liratekeela eta era berean, errepide sarea finantzatu ahal izango litzatekeela. Horretarako, baina, ordainsariak jarri beharko lituzketela N-1ean –Etxegaraten– eta Beasain-Durango errepidean dio azterketa horrek. Hala bada, hiru euroko bidesaria jarrita N-1ean eta euro batekoa GI-632 errepidean, 2.200 kamioi eta 1.500 automobil gutxiago pasatuko lirateke Zumarraga eta Bergara artean (GI-632) eta ia 4.000 kamioi gehiago Bergara eta Epele artean (AP-1).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak