Bidegorri tramu gehiago egingo dituzte 2010erako

Iker Barandiaran 2009ko irailaren 20a

Aldundiak bidegorrien gainean 2009an egin dituen lanen berri eman du; eta aurten eta datorren urtean aurreikusita dituenak ere azaldu ditu.

Eskoriatzako hegoaldeko trazatu osoa argiztatu dute eta zarataren kontrako pantailak jarri dituzte errepidearen eta bidegorriaren artean. Kilometro bateko luzera dauka, eta aurrekontua 1.906.962 eurokoa izan da.
Eskoriatzarekin jarraituta, iparraldeko eta hegoaldeko bidegorriak lotzen dihardute, gehiegizko aldapa barik. Hilerriaren azpitik doan antzinako trenbide tunelaz baliatuko dira. 0,3 kilometroko luzera izango du, eta 797.572 euroko aurrekontua; 2010eko urtarrilean bukatzeko.

Bergarari dagokionez, udalerri horretatik hasi eta Antzuolako Uzarraga auzoaren sarrera bitartean 1,52 kilometroko bidea egiten dabiltza. 675.960 euroko aurrekontua dauka eta 2010eko hasierarako bukatu gura dute.

Bergararekin jarraituta, Osintxu eta Mekolalde arteko zorua egokituko dute 4 kilometroetan zehar. 876.900 euro dituzte horretarako eta 2010eko maiatzean bukatzeko epea.

Eta udalerri horrekin bukatzeko, Bergara-Beasain bideari dagokion Beasaingo hirigunea eta Salbatore auzoa lotuko dituena egiten dabiltza. Herrigunea eta industria eremua lotuko ditu 1,36 kilometro luzeran, eta aurrekontua 1.578.671 kilometrokoa izango da; 2010eko otsailerako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak