Bidebarri enpresak okindegi-gozotegi berria ireki du Oñatin

Monika Belastegi Aranzabal 2010ko mar. 26a, 10:26
Atzo iluntzean inauguratu zuten eta da Oñatin irekitzen duten bigarrena. Bideberri enpresaren helburua da lana aurkitzeko orduan zailtasun gehien dituzten taldeei laguntzea.

Atzo iluntzean inauguratu zuen Bidebarri enpresak okindegi-gozotegia Oñatin. Kalegoiena 1 zenbakian ireki dute eta Oñatin zabaltzen duten bigarrena da.
Ogi Berri taldearekin jardungo dute elkartalean eta salduko dituzte: Ogi
Berriren ogiak, boiloak, madalenak...;  Muruamendiaraz markako pastelak
eta pastak; eta Bidebarriko artisau erako bonboiak eta pastak.

Bidebarri Enplegu Zentrua 1996an eratu zen. Enpresa horren helburua da lana aurkitzeko orduan zailtasun gehien dituzten taldeei laguntzea. Arazo pertsonalen ondorioz lan-merkatutik kanpo daudenei lana edo konponbideren bat ematea da helburua. Ildo horretan, edozein motatako ezintasunak edo/eta ekonomi eta gizarte-baldintza kaskarrak dituztenak hartuko ditu, batik bat, kontuan. Bidebarri, Laneratze Enpresa bezala dago izendatua Eusko Jaurlaritzarengatik. Guzti honetarako lau aktibitate ekonomiko dauzkagu (Okindegia, Vendin Zerbitzua, Tailerra eta Gozotegia)

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak