Drama, komedia, abentura… genero guztiak dira onak udako oporretarako, baina ba omen dira batzuk beste batzuk baino egokiagoak direnak. Horiek dira Biblioporrak gidak jasotzen dituenak. Helburua, irakurketa bultzatzea.
Atalak
Gida atal desberdinetan dago banatuta, adinaren arabera eta liburuez gain beste euskarri batzuk ere ageri dira; diskak eta pelikulak. Gaztelaniazko liburuak ere ageri dira gidan.
Ibarreko liburutegietako arduradunak izan dira liburuen aukeraketa egin dutenak eta liburutegi bakoitzari sail bat tokatu zaio. Hain zuzen ere, Aramaio, Aretxabaleta, Arrasate, Bergara, Eskoriatza, Legazpi eta Oñatiko liburutegiak parte hartu dute gidan.