Jam areto kanpoan, goxokiak eta antzekoak saltzen zituen furgonetatxoa ere bazegoen, gerturatzen zirenen beharrak asetzeko asmoz-edo.
Umeak, oraingoan ere, oso pozik ibili ziren gora eta behera, euren txanda noiz helduko zain, eta gurasoak eta lagunak han egote hutsak dardarka jartzen zituen. Abesten hastean, gehienak lotsatuta hasten ziren arren, amaieran, profesionalen antzera agurtzen zituzten ezagunak agertokitik.
'Kantari', telebistan
Herriz herri ibili den karaoke ikuskizunaren saio bakoitza telebistaz emateko grabatu dute; beraz, parte hartu duzuen guztiok eta zuzenean ikusteko aukerarik izan ez duzuenok, oraindik gozatzeko tarterik ere izango duzue. Izan ere, GOITBn astero ikusi ahal izango duzue, martitzen eta eguenetan, 20:15ean hasita. Beraz, adi egon guztiok, eta gozatu, udazkenean ibarreko umeak kantuan eta dantzan jarri dituen ikuskizunaz.