Bergara-Urretxu autobideko obrak egiteko lehiaketa

Maider Arregi 2006ko abenduaren 14a

Beasain-Durango autobideko lanen barruan, Bergara-Urretxu zatia egiteko lehiaketa atera du Gipuzkoako Foru Aldundiak. Zatiak 9,7 kilometro izango dituen eta hainbat bide-zubi eta tunel izango ditu.



 
Bergara-Urretxu zatiak ia 10 kilometro izango ditu. Enpresak, 14 hilabete izango ditu proiektua idazteko. 2008tik aurrera ekingo diote lanak egiteari eta horretarako, 120 milioiko aurrekontua izango dute. Zati hori abian jartzen denean, 2010ean alegia, zuzenean lotuta geratuko dira Gipuzkoako bi ardatz nagusiak, AP1 eta N1 errepideak.

Proiektuaren ibilbidean, bi tunel egingo dituzte; bat bikoitza 600 metrokoa, eta bestea, hodi bakarrekoa 900 metrokoa. Horrez gainera, sei zubi-bide garrantzitsu eraikiko dituzte.

Beasain-Durango proiektuak lehentasuna dauka Euskal Autonomi Erkidegoko errepideen plan orokorrean. Beasain-Zumarraga tartea irekita dago jada.  Zumarraga-Urretxu saihesbideko planak ordea, amaitu gabe daude. Saihesbide hori egiteko lanak 2007an hasiko dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak