Bergara Hiria futbol txapelketa gaur, eta Arrasate Hiria domekan

Xabier Urtzelai 2007ko abu. 30a, 14:36
Liga Txapelketak gainean, ibarreko futbol taldeek entsegu modukoa egingo dute oraingo asteburuan jokatuko dituzten Bergara Hiria eta Arrasate Hiria futbol txapelketetan. Bergaran, gaur bertan jokatuko dute Antzuolak eta Ermuak txapelketa abian jarriko duen lehenengo norgehiagoka (18:00, Agorrosin).

Talde mahoneroa bihar, egubakoitza, estreinatuko da Soraluzeren kontra (18:00), eta gaurko eta biharko partiduetako irabazleek zapatuko finalean neurtuko dituzte indarrak, 18:00etan baita ere.


Arrasate Hiria, Mojategin

Domekan, berriz, Mondrak egingo ditu Arrasate Hiria txapelketan anfitrioi lanak. Urtero moduan, aurten ere Aloña eta Aretxabaleta dira talde gonbidatuak, eta 16:30ean hasita jokatuko dute hiruko torneoa. Kontuan hartu txapelketa Mojategin jokatuko dutela, Mondraren futbol zelai berrian –seguru batek baino gehiagok Atxabalperako bidea hartuko duela–. Futbol zaleek 6 euro ordaindu beharko dituzte (erretiratuek 3 euro, eta bazkideak doan). Eta, jakin baita ere, futbol zelairako sarrera Eroski ondoan dagoela, ez Musakolako kiroldegian.

Preferentea, datorren asteburuan

Irailaren 8an hasiko dute preferenteko txapelketa, eta lehenengo jardunaldi horretan, Josu Zubiaren mutilek bakarrik jokatuko dute etxean. Hala, Aloñak Ondarroako Aurrera taldearen bisita izango du. Aretxabaletari eta Mondrari dagokionez, Idiazabalen zelaian jokatuko du Mondrak,  eta EHU Baskonia taldea izango du UDAK kontrario.


ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak