Bergara eta Antzuola arteko bidegorriaren lanak aurrera doaz

Iker Barandiaran 2009ko maiatzaren 18a

Gipuzkoako Foru Aldundiko Garapen Jasangarriaren arloak Antzuola eta Bergara lotuko dituen bidegorriaren hirugarren tramua egitea onartu du aste honetan egindako bilkuran. Lan horiek 2010ean hasi gura dituzte eta hiru bat hilabeteko iraupena izango dute. Horrez gain, Aldundiak lan horietarako aurreikusitako aurrekontua 683.000 eurokoa izango da.

Lanak hasi aurretik, baina, Aldundiak Jaurlaritzari eskatuko dio aipatutako lanak urgentziazkotzat hartzeko. Behin izendapen hori lortuta, Diputazioak aukera izango du lanek eragingo dituzten lur eta ondasunak okupatzeko. Hortaz, Aldundiak lur desjabetzeak egin beharko ditu; eta horretarako hango lurjabeekin batu beharko da.

865 metroko luzera

Egitea onartu duten tramuak 865 metroko luzera dauka eta guztia Bergarako lurretan kokatuta dago: bidegorriak Deskarga erreka birritan gurutzatuko du zubi batzuen bitartez. 
Bidegorria oinezkoek zein txirrindulariek, biek, erabili ahal izango dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak