Bideberri Mankomunitateak parte-hartzean oinarritutako prozesua zabalduko du, Elhuyar Aholkularitzaren laguntza teknikoarekin. Proiektu horren helburua da hiru herri horietako ordezkari politikoek, udaletako teknikariek eta herritarrek emakumeen eta gizonen aukera-berdintasunaren inguruan hausnarketa egitea eta egungo egoera hobetzeko ekintzak proposatzea.
Horretarako, herri bakoitzean lantalde bat osatuko da eta bakoitzak bi orduko hiru bilera egingo ditu. Lehenengoaren datak dagoeneko zehaztuta dituzte:
Azaroak 9, astelehena
18:00-20:00 Elgetako udaletxean.
Azaroak 10, martitzena
18:00-20:00 Leintz Gatzagako udaletxean.
Azaroak 11, eguaztena
18:00-20:00 Antzuolako udaletxean.