Hiru alkate gonbidatu ditugu. Alkatetza atera duten alderdi guztiak egongo dira Berbaire honetan ordezkatuta. Eta alkatetza duten alderdietan herri handiena dutenak etorriko dira GOITBko platora.
Lourdes Idoiaga (EAJ), Oñatiko alkatea, Ino Galparsoro (EAE-ANV), Arrasateko alkatea eta Inaxio Garro (Aralar), Aretxabaletako alkatea dira gonbidatuak. Debagoienaz, tranbiaz, ia lehenengo egun honetan zer egin duten, ia gobernatzeko paktorik egingo duten, ia etorkizuna nola ikusten duten, Debagoiena EAEko laugarren hiriburu moduan ikusten duten, mankomunitatearen zereginak...
Egin galdera zuk zeuk
Galderarik egin nahi badiozu hiru alkateetako edozeini Goiena.net-en duzue aukera. Erantzun albiste honi eta egin galdera!