Beñat Barberenak saskibaloiko euskal selekzioarekin jokatu du Galizian, eta hirugarren sailkatu dira

Xabier Urtzelai 2010eko uztailaren 6a

Galizian jokatu duten Nazioen III. Torneoan hartu du esku Euskal selekzioak, eta Pablo Lasoren mutilak hirugarren sailkatu dira Kataluniaren kontra galdu eta Galiziaren kontra irabazi ostean. Pablo Lasa hautatzaileak deituta, selekzioarekin izan da Beñat Barnerena arrasatearra.

Aurreko torneoetan lortutako lehenengo postua defendatu ezinda itzuli dira Euskal selekzioko mutilak Galiziatik, baina maila oneko saskibaloia jokatuta agurtu dira. Lehenengo lehian Lasoren mutilek galdu egin zuten Kataluniaren kontra, eta hirugarren postuan sailkatzeko lehian Barberenak eta konpainiak 71-79 hartu zuten mendean Galizia.

Torneoko txapelduna Katalunia izan da, eta selekzio horretako Guillen Cuervo izendatu zuten txapelketako jokalari onena.

Barberenari dagokionez, Arrasatekoari Onda Urbana taldean EBA mailan denboraldi txukuna egin ostean iritsi zaio selekzioarekin lehiatzeko aukera.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak