Beira birziklatzeko kanpaina

Usoa Agirre 2010ko urt. 21a, 17:52
Debagoieneko Mankomunitateak egubakoitzean, beiraren birziklapenari buruzko kanpaina abian jarriko du. Kanpaina horren bidez, beira birziklatzeko zein prozesu eramaten den eta zein onura lortzen diren azaltzeaz gain, edukiontzi berdeetan beirazko poteak, beirazko botilak eta beirazko flaskoak soilik bota behar direla erakutsi nahi da. Egubakoitzean Elgetan eta zapatuan Bergaran izango dira azalpenak ematen.
  • Elgetan, egubakoitzean herriko plazan 17:00etatik 20:00etara
  • Bergaran, zapatuan 11:00etatik 14:00etara San Martin plazan

Orokorrean beirazko ontzien birziklapenari buruzko datuak, gaikako bilketen artean onenak izanik ere, oraindik asko dago egiteko eta jasotzen den kantitatea eta materialaren kalitatea hobetzeak erakunde guztien erronka nagusia jarraitzen du izaten. Debagoienean %66 birziklatzen da (2.000 tona urtean) baina oraindik gure eskualdean urtean 1.000 tona beirak zabor poltsan amaitzen du.

Debagoienari dagokionez, berreskurapen datuak hobetzeko kaleko edukiontzi gehiago eta ostalaritzako edukiontzi bereziak jartzen joan gara urtez urte, dena dela, beharrezkoa ikusten dugu kontzientziazio kanpaina bat martxan jartzea jasotzen den kantitatea handitzeko eta, bide batez, zer eskatzen den eta zer ez jendeari ezagutarazteko, azkeneko informazio hau oso garrantzitsua baita beira birziklatzeko prozesuaren arrakasta ziurtatzeko.

Hori dela eta, Debagoieneko Mankomunitateak aste honetako ostiralean beiraren birziklapenari buruzko kanpaina berri bat abian jarriko du. Kanpaina honen bidez, beira birziklatzeko zein prozesu eramaten den eta zein onurak lortzen diren azaltzeaz gain, edukiontzi berdeetan beirazko poteak, beirazko botilak eta beirazko flaskoak soilik bota behar direla erakutsi nahi dugu. Bestalde, portzelanak, zeramikak, tapak, tapoiak, txapak, bonbilak, fluoreszenteak, izpiluak, leihoetako kristalak, edalontziak, kopak eta kristalezko platerak ez direla bota behar modu argian azaltzea beharrezkoa ikusten dugu, gero jarraitu beharreko prozesuan arazo larriak sor ditzaketelako.

Kanpaina hau ECOVIDRIOk emandako fondoekin egin ahal izango da eta jendearekin kontaktu zuzena izatea du helburu. Horretarako, herrietako leku konkretu batzuetan hiru ordutan martxan egon behar den karpa bat jarriko da. Karpa horretan, gaian adituak diren bi dinamizatzaile egongo dira gerturatzen direnei beiraren birziklapenari buruz informatzeko eta prestatuta dituzten jolas eta ekintza batzuetan jendearen parte hartzea sustatzeko.

Karpa horretan LCD pantaila batean 4 bideo ezberdin ikusi ahalko dira beira birziklatzeko zein prozesu jarraitzen den eta zer bota behar den eta zer ez ikusteko. Honetaz aparte, mahai gaineko 3 jolasetan parte hartzea proposatuko zaie gerturatzen direnei eta parte hartzen dutenei oparitxo bat emango zaie.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak