Dagoeneko 14.500 pertsonak eman dute izena Internet bidez Behobia-Donostia lasterketa herrikoian eta antolatzaileek behin-behinekoz itxi egin dute izen-ematea. Orain inskripzio horiek guztiak konfirmatu eta ordainketak ondo egin diren aztertzeari ekingo diote.
Gainontzeko 2.000 dortsalak, 16.000ra iritsi arte, promozioen bidez banatuko dituzte. Dagoeneko 500 dortsal banatu dituzte bide horretatik. Promozio horiek Adidasen, Caja Rural de Navarran eta Donostirec bidai agentziaren ekimenez jarri dira martxan.
Ondoren, uztailaren erdira aldera edo propomozioetako dortsalak bukatzean itxaron-zerrenda irekiko dute, promozioetatik soberan geratu diren dortsalak banatzeko eta izen-emate arrunta bertan behera utzi duen jendearen lekua betetzeko. Hala ere, lasterketako webgunean esango dute astebeteko aurrerapenarekin zehazki noiz irekiko den itxaron-zerrenda.
Promozioak uztailaren 15a arte
Ekainaren 11n, berriz, irekiko dute izena promozio bidez emateko epea eta uztailaren 15n itxiko dute (edo dortsalak bukatzen direnean). Adidasek 1000 dortsal banatuko ditu "Adidas 2008" promozioaren bidez. 90 euro edo gehiago balio duten zapatila teknikoak erosten dituenak doan izango du izen-ematea, baldin eta zapatila horiek denda espezialduetan erosten baditu. Bestalde, Donostirec bidai agentziak, 500 dortsal banatuko ditu lasterketan parte hartzeko pakete turistikoen bidez. Azkenik, Caja Ruralen bidez banatuko dira gainontzeko 500 dortsalak, aurrezki kutxako bezeroek eta bezero egiten direnek doan izango baitute izen ematea. Caja Ruralen promozio hori eta Nafarroan, Araban, Gipuzkoan, Bizkaian eta Errioxan egingo da.
Izen-emateak abiada bizian: 14.500 astebetean
Maiatzaren 28an ireki zen inskribatzeko epea eta antolatzaileen aurreikuspen guztiak gaindituaz, 14.500 pertsonek eman dute izena astebetean. Behobia-Donostiako antolatzaileek dortsalak hilabetean banatuko zirela aurreikusi zuten, baina, arrakasta urtetik urtera handiagoa da eta zaletuek ez dute huts egin nahi. Azaroaren 9an izango da aurten lasterketa herrikoia eta iaz baino 1.300 lasterkari gehiago izango dira irteera-gunean.
Orain arte izena eman duten lasterkarien jatorria
JATORRIA 2008 2007
GIPUZKOA 6558 5930
NAFARROA 1499 1591
BIZKAIA 1311 1297
ARABA 551 529
LAPURDI 952 865
FRANTZIA 1130 2005
KATALUNIA 745 584
MADRID 459 467
Behobia-Donostia lasterketaren ibilbidea
Recorrido Carrera Behobia San Sebastian map