Behobia-Donostia lasterketako webgunea martitzeneararte itxita konponketa lanak egiteko

Maider Arregi 2008ko maiatzaren 30a

Asteazkenean, maiatzaren 28an, Behobia-Donostia lasterketa arrakastatsuan izena emateko epea zabaldu zen. Izena emateko aukera Interneten zabaldu dute Behobia-Donostia lasterketako webgune ofizialean. Jende askok eman du izena bertan, eta beste asko saiatu dira, baina, eskaera oldeak arazo larriak sortu ditu webgunean eta itxi egin dute. Barkamenak eskatu eta ekainaren 3an, martitzenean, 12:00etan martxan egongo dela adierazi dute antolakuntzatik. Momentuz 5.500 izen emate egin dira eta 16.000 lagunek eman dezakete izena.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak