ESK sindikatuak lanean dihardu iazko kurtsotik, lantegietako behin-behinekotasuna salatzeko jardunean. Baina behin-behinekotasunaz ari garenean ez gara aldi baterako kontratuez edo lanaldi partzialeko kontratuez bakarrik ari. Beste hainbat aspektu ere jasotzen ditu hitz horrek.
ESK sindikatuak dio, gaur egungo egoera ekonomikoak eta teknologia berriek eraginda, gizarteak uste duela lanek eta lanpostuek behin behinekoak izan behar dutela baina hori ez dela horrela, eta salatu beharra dagoela. Gaineratu dute, lantegi batetan, oso egoera desberdinetan ere aurkitu daitezkeela soldatapekoak, hau da, gazteek, emakumeek, edota etorkinek lan baldintza okerragoak jasan behar izaten dituztela aspalditik enpresan diharduten langileek baino.
EAEko eta Nafarroako datuak
Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako datuek diote, behin-behinekotasuna faktorerik zabalduena dela.
Inkesta
ESK sindikatuak salatu ditu, hauetaz gain, 40 lan ordu baino gehiagoko asteak, soldata geroz eta baxuagoak, lan baldintza eskasak, ordutegi ezohikoak… eta gaineratu dute prekarietatea geldiarazteko hitzarmen orokorraren aurka daudela, eta behin behinekotasun honen aurka jarduteko benetan sufritzen dutenen ondoan egon behar dutela. Hori horrela, inkesta bat egingo dute lantegietan behin behinekotasuna neurtu ahal izateko.
Honetaz gain, kalitatezko enpleguaren, aldaketa kultura sakon baten eta indar sozial eta sindikalak batzearen alde agertu dira, helburuak errazago lortu ahal izateko.
Arrasateko bi enpresatako egoera
Eta bestea Iturbide egoitzako langileen egoera da. Izan ere, Arrasateko udalak zaintza zerbitzu publikoa emateko enpresa bat azpikontratatzen du. Langileek, soldata eskasak, jai egunetan eta asteburutan lan egin beharra jasaten dute eta lan berbera egiten badute ere, langileen soldata hilean 700 euro baino gutxiagokoa da. Arrasateko udaletxeko gobernu batzordeak, bere programan jasota du egoera konpontzeko hitzarmena eta datorren urterako praktikan ipintzea espero du ESK-k.