Beherapenen harira, askotariko iritziak entzun ditugu merkatarien artean

Mirian Biteri 2009ko uzt. 28a, 16:46
Uztailaren 1ean beherapenak ofizialki hasi zirenetik asteak pasa dira eta dagoeneko emaitzak aztertzeko ordua iritsi da. Merkatarien artean askotariko iritziak daude. Batzuk salmentak nahiko ondo doazela dioten bitartean, beste batzuk, berriz, eskasak ari direla izaten esan dute. Hori bai, krisia igarri egiten dela esatean ados jarri dira guztiak.

Markeliñe dendan zero eta hamasei urte bitarteko umeendako arropa eta osagarriak saltzen dituzte. Hango arduradun Arantxa de la Fuente nahiko pozik dago orain arteko salmentekin.

 

Beherapenak ofizialki uztailaren 1ean hasi baziren ere, ekainean dagoeneko deskontuak aplikatzen hasi ziren Markeliñen. Beherapenetan %40ko deskontuekin hasi eta orain produktu gehienak prezio erdian dituzte.

 

Salmentak "motel"

Herri bereko Mirari arropa dendan ere deskontu txikiak izan zituzten ekainean, saltzen ez ziren produktuei irteera emateko. Uztailaren 1ean %20ko deskontua eskaintzen hasi zen eta orain prezio erdian ditu produktu gehienak. Batak eta besteak mugimendu larregi ez dutela eragin eta hortaz, esandako dendako arduradun Mari Carmen Nogueirasek esan digu salmentak "motel" doazela eta gaur egungo egoera "zaila" dela: "Jendeak beldurra duela iruditzen zait eta baita guk ere".

 

AP-1 autobidea

Egoera horren atzean, krisi ekonomikoaz gain, gaur egun dagoen konpetentzia handia ere tartean aipatu du Markeliñoak. Salmenten jaitsiera horri, Mari Carmen Nogueirasek AP-1 autobidea gehitu dio:

Datozen hilabeteotako aurreikuspenen gainean ere jardun dute merkatariek. Dagoeneko arropa jasotzen ari direla eta abuztu eta iraila artean hori apaletan jarriko dute. Hortik aurrera gertatuko dena ez daki asmatzen Markeliñeko arduradunak. Mari Carmen Nogueirasen arabera, "Udazken-neguko kanpaina ondo joango ez dela iruditzen zait. Oso konplikatua izango delakoan nago".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak