Beherapenak bukatuta, udazkenerako arropa nagusi dendetan

Asier Alkorta 2010eko irailaren 1a

Ofizialki atzo amaitu ziren beherapenak, baina denda askotan oraindik saldoak izango dira astea amaitu bitartean. Beherapenak amaitzearekin batera, udazken eta neguko arropa berria iritsi da dendetara.

Beherapenak uztailaren 1ean hasi ziren ofizialki. Ordurako jendeak begiz jota izaten ditu dendetan salgai dauden arropa, oinetako eta bestelakoak. Baina abuztua bukatu bezain laster, agur esan diegu beherapenei.

Aretxabaletako Belar-meta dendako Idoia Elexpuru eta Arrasateko Errekamendi dendako Arantzazu Ginartekin izan gara. Beherapenak ondo joan zaizkiela esan digute biek.

Tirantedun kamisetak, beranduago

Beherapenak hasi eta berehala hasten da jendea prezioz merkeago dauden arropa eta bestelakoak erosten; lehenengo egunetan ibiltzen da jende gehien. Arrasaten ere, aurreko urtearen antzera joan zaizkie beherapenak.

Aurtengo udan eguraldi ona beranduago hasi denez, tirantedun kamisetak, esaterako, beranduago hasi dira saltzen. Baina hala ere, denetarik saldu da.

Orain ongietorria eman behar diegu udazken-neguko arropei eta poliki-poliki dendak kolore ilunagoez janzten hasiko zaizkigu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak