Behe-laino itxia; gradu bat zeropetik; tarteka elurra; haizea... beste batzuetan adina ez, zorionez: horixe zen panorama Aloñako gurutzean (1.238 metro) goizeko 11:10ean. Laster behar zuten han lehenengo korrikalariek. Badator bat behe-laino artean: 155 zenbakiduna da, Walter Becerra. Bere lehiakideek Urteagain inguruan, malda gogortu eta lainoa ixten zen tokian ikusi zuten azkenekoz. Han, eta gero plazan, lasterketa amaitutakoan. Harrapatzeko berandu zen jada.
274 lagunek eman zuten izena Aloñako Igoeraren V. edizioan parte hartzeko, horietatik 54 debagoiendarrak. Eguraldiak, ordea, ez zuen lagundu, eta hainbat korrikalarik atzera egin zuten: 203 atera ziren azkenean, eta hau bai da adierazgarria, ateratako guztiak iritsi ziren helmugara. Zorua zegoen moduan asko ez zen behar eroriko txar bat izan eta min hartzeko; suertez, ez zen halakorik izan.
Urteagainera hirurak batera
Aloñako Igoerako aurreneko kilometroak ez dira izaten, normalean, onenen artean alde handiak sortzeko modukoak. Urteagainen hasten dira malda gogorrenak, eta aldeak. Oraingoan hala izan da, behintzat.
Lasterketako aurreneko txanpan taldetxoa egin zen buruan. Urteagainen batera zihoazen Walter Becerra, Fernando Etxegarai –iazko irabazlea– eta Jokin Lizeaga. Becerrak erabaki zuen hura zela erritmoa bizitu eta bakarrik aurrera egiteko lekua: pentsatu eta egin. Etxegarai saiatu zen atzetik jarraitzen, baina ez zuen itsutu gura izan: "Orain arte ez dut hain ondo jaisten ikusi, eta uste nuen beherakoan harrapatuko nuela". Aloñako gurutzean 49 minutu eta 42 segundo egin zituen Becerrak, eta minutu bat eta hamaika segundo gehiago behar izan zuen Etxegaraik. Minutu bat, jaitsieran jateko. Lizeagak bi minutu eta erdiko atzerapena zuen gurutzean lehenengoarekiko; beraz, garaipenak Becerra eta Etxegarairen arteko kontua zirudien. Etxegaraik hobe zuen jaitsieran asko estutu, aurrekoa harrapatu nahi bazuen. Nahi bai, baina ezin.
Hori aurrekoen lehiari dagokionez, baina atzeraxeago ere bazen borroka: aurreneko oñatiarraren saria eskuratzeko, adibidez. Taldetxoa egin zen: tartean bi herriko, Arkaitz Letamendi eta Joseba Molinero –aurreneko debagoiendarrak ere eurak ziren–, eta baita Arkaitz Zamakona otxandioarra, korrikalari trebea hau ere. Urteagainen gora Zamakonak eta Letamendik egin zuten aurrera, eta batera iritsi ziren tontorrera. Laugarren posturako lehian, Zamakonak ihes egin zion Letamendiri beherantz; baina, Molinerorekiko bazuen ordurako tartea, eta ondo eutsi zion jaitsieran, lehenengo herrikoaren saria lortzeko.
Nesketan lehia polita izan zuten Alizia Romero durangarrak eta Jaione Sasieta Ezkio-Itsasokoak. Bizkaitarrak egin zuen lasterketa dena aurrean. Jaitsieraren azken zatian, baina, gipuzkoarrak pasatu egin zuen; asfalto gainean Romero gehiago izan, ordea, eta lasterketa burua hartu zuen berriro helmugarako 500 metroren faltan.
SAILKAPENA
Gizonak
1. Walter Becerra (Sestao) 1:12:55
2. Fernando Etxegarai (Bera) 35era
3. Jokin Lizeaga (Urnieta) 2:35era
4. A. Zamakona (Otxandio) 4:12ra
5. Arkaitz Letamendi (Oñati) 6:06ra
6. Joseba Molinero (Oñati) 6:41era
7. Unai Bengoa (Itziar) 6:46ra
8. F. Solanas (Santurtzi) 6:55era
9. Txus Romon (Muskiz) 7:55era
10. Igor Etxeberria (Legazpi) 8:13ra
1. Alizia Romero (Durango) 1:38:21
2. Jaione Sasieta (Ezkio) 16ra
3. Ainhoa Jauregi (Urnieta) 4:34ra
4. Laura Carrillo (Bilbo) 11:53ra
5. Ainitze Sarasola (Donostia) 14:11ra
6. Jone Urkizu (Azpeitia) 15:44ra
7. Marifran Alonso (Arrasate) 22:13ra
8. Arantzazu Urtzelai (Oñati) 30:33raDebagoiendarrak
12. B. San Jose (Aretxabaleta) 1:22:37
23. A. Elkorobarrutia (Gatzaga) 1:27:11
25. Aitor Ayala (Eskoriatza) 1:27:27
28. Asier Urdanpilleta (Oñati) 1:28:35
31. Iokin Garai (Oñati) 1:29:14
36. Joseba Luis (Oñati) 1:31:23
38. Mikel Zubiria (Aretxabaleta) 1:32:11
47. Aitor Goñi (Oñati) 1:33:17
48. Alberto Ozaeta (Arrasate) 1:33:21
52. Joxan Larrea (Oñati) 1:33:59
54. Josu Antxia (Aretxabaleta) 1:34:35
59. Jabier Arriaran (Aramaio) 1:35:20
60. I. Uribetxebarria (Eskor.) 1:35:24
66. X. Sarasua (Aretxabaleta) 1:36:01
70. Jose Luis Barrena (Oñati) 1:36:43
76. U. Agirrebalzategi (Oñati) 1:37:28
80. A. Mendizabal (Bergara) 1:37:52
89. Xabier Iñurritegi (Oñati) 1:38:30
94. Luis Mari Ugarte (Oñati) 1:39:33
103. I. Guenetxea (Aretxab.) 1:40:52
108. S. Perez (Aretxabaleta) 1:41:54
119. Antonio Matilla (Oñati) 1:42:29