Begirale titulua lortzeko ikastaroetarako izenematea zabalik

Goiatz Arana Begiristain 2007ko ira. 19a, 10:51
Haur eta gazteen aisialdirako begirale titulua eskuratzeko ikastaroetan parte hartzeko izena emateko epea zabalik dago. Animatzaileei lan egiteko tresnak eman gura zaizkie ikastaro horien bitartez.

Ikastaro horien bidez, animatzaileei lan egiteko tresnak eman gura zaizkie, baita kontzientziatu, motibatu eta dinamizatu ere, aisialdiak duen garrantzia ulertu eta barnera dezaten. Alde teorikoa eta praktikoa dituzte ikastaroek eta horietan ingurumen-heziketa, talde-dinamika, psikologia edota parte-hartzea bezalako gaiak landuko dira.

Eskolek, gainera, ideiak elkartrukatzeko, kezka eta interesak lantzeko nahiz proiektu komunak garatzeko ere balio dute.

20 eskola

Euskal Autonomia Erkidegoan aisialdirako begirale titulua emateko gaitasuna duten 20 eskola daude, eta informazioa eskatu edota izena eman gura dutenek horietako batekin jarri behar dute harremanetan. www.astialdiforoa.org webgunean sartzea da horretarako bidea.

Izena emateko epea irail bukaeran edo urri hasieran itxiko da, eskola bakoitzaren arabera. Gogoratu, 18 urtetik gora izatea edo matrikulazio-urte barruan adin hori betetzea dela baldintzetako bat.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak