N-1 errepidea eta A-15a lirateke ordaindu beharreko beste bi errepide.
Dena den, aztertuko omen dute abantailak eskaintzea lehendik ere errepideen finantzaketan zerga bidez parte hartzen dutenei, hau da, erabiltzaile gipuzkoarrei; eta A-8 eta AP-1 autobideen bidesariak egokitu beharra ere aipatzen du agiriak.
Batzar Nagusietan gehiengo zabalez onartu dute agiria: EAJk, PSE-EEk eta Hamaikabatek bozkatu dute alde, eta alderdi popularrak eta talde mistoko Aralar, Ezker Batua eta Alternatibak kontra.
Hartutako erabakiekin diputazioak foru arau bat egin beharko du orain, Batzar Nagusietako osoko bilkurak oniritzia eman diezaion gero. Legegintzaldi hau amaitu aurretik nahi dute behin betiko erabakia hartzea.