Hain zuzen ere, Durangotik, A-8 autobidetik, Kanpanzarreraino korridorea egitea aurreikusten da. Aipatutako korridoreak ez luke ordainsaririk izango eta trazaketa osoa lur azpitik egingo da. Kanpanzarren AP-1 autobidearekin egingo du bat. Proiektu horretarako 200 milioi euro aurreikusten ditu Bizkaiko Diputazioak.
Gipuzkoako zatiari dagokionean, hiru urte barru (2012an) Bergarara helduko da eta han bat egingo du Eibar-Gasteiz autobidearekin. Gero, Epeleko errepidea zabaltzea eta Bizkaiko zatiarekin bat egitea etorriko da. Kanpanzar lur azpitik zeharkatuko du errepide berriak.