Beasain-Durango: 2010eko uda baino lehen hasiko dituzte Urretxu eta Antzuola arteko lanak

Usoa Agirre 2009ko ira. 16a, 10:38
Gipuzkoako Foru Aldundiak atzo, martitzena, onartu zuen 2010ean egiteko zenbait inbertsiotarako 100 milioi euro bideratzea, krisiari aurre egiteko. Lau multzotan banatzen da krisiaren aurkako plan hori: azpiegituretako herri-lanak egitea, lana sustatzea, enpresak babestea eta zientzia, teknologia eta berrikuntza bultzatzea. Herri-lanen atalean, Urretxu eta Antzuola arteko autobiaren lanak hasiko dituzte 2010ean, seguruenez uda baino lehen. Lan horiek 31 milioi euroko aurrekontua dute.

Beasain-Durango autobiaren zati da Urretxu eta Antzuola artekoa. Urretxu eta Bergara arteko autobiak 68 milioi euroko aurrekontua du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak