Urretxu-Antzuola autobide zatia 2,7 kilometroko zatia izango da. Deskargan 680 metroko tunela egingo dute. Lanok egiteko Diputazioak 68 milioi euroko aurrekontua dauka.
Diputazioaren asmoa da 2010ean hastea lanok egiten; behin hasita, 30 hilabeteko epean egingo lituzkete lanok.
Antzuola-Bergara
Deskargan tunel bat egingo dute, eta beste tunel bat egiteko proiektua dago Bergarako sarreran –gaur egun GI-632 errepidean dagoen Zubiaurre tunelaren gainean–. Bi tunel horien arteko zatia da Antzuolan ikusgai izan dutena azken egunotan.
Idazteke
Beasain-Bergara autobidearen azken zatia izango da Antzuola-Bergara zatia. Oraindik proiektua idazten dabiltza.