Josu Zabala Mondragon Unibertsitateko errektoreak eta Andres Urrutia Euskaltzaindiako presidenteak goizean sinatu duten lankidetza hitzarmenarekin, orain arte egon bazeuden harremanei izaera formala emango zaie, Zabalak berak azaldu digunez.
Hitzarmen honen puntuetako bat, bi erakundeetako ordezkariek osatuko duten batzorde iraunkor bat martxan jartzea izango da.
Hitzarmenean jasotzen denaren arabera, bi erakundeen lana hainbat esparrutan nabarituko da. Hala, erraztasunak emango dizkiote elkarri ikerketa ondareak erabiltzeko, eta lankidetza proiektuak burutuko dituzte ikerketa arloan, ikerketa ildoetan elkarlanean arituz. Argitaratzen dituzten liburuen elkartrukea ere burutuko dute, eta honetaz guztiaz gain, Euskaltzaindia MUren ahokulari ofiziala izango da. Mondragon Unibertsitatean arlo tekniko eta zientifikoan egiten den lana ikusita, onuragarria izango da hori Euskaltzaindiak gai horien inguruan lan egiten duenean.
Zabalaren esanetan, hitzarmen honek berretsi egiten du MUk euskararekiko duen konpromisoa.
Bi erakundeen lanaren lehen fruituak, izan ere, urtea amaitu baino lehen, MUko ikasle Arantza Ozaetaren doktorego tesia argitaratuko dute-eta elkarlanean.