Leintz Gatzagara izan ezik gainerako herri guztietan egongo da autobusa, 09:30etik 14:00etara eta 16:00etatik 19:30era. Hain zuzen ere, Arrasaten maiatzaren 3tik 9ra; Eskoriatzan maiatzaren 10etik 14ra; Oñatin maiatzaren 18tik 25era; Aretxabaletan maiatzaren 25etik 30era; Bergaran ekainaren 1etik 6ra eta Antzuolan ekainaren 7tik 11ra.
Bideo laburrak
Gipuzkoako Batzar Nagusien jarduna eta funtzionamendua azalduko dute bideo laburren bitartez. Autobusak telebista panataila handia eta 12 ordenagailu izango ditu. Horietan bisitariek hainbat jarduera ludikoen bidez Foru Kamara ezagutu ahalko dute barrutik.