Batzar Nagusiek babesa eskaini diote 'Debarroa, menditik itsasora' kanpainari

Jon Berezibar 2007ko otsailaren 20a

Gipuzkoako Batzar Nagusiek babesa eskaini diote 'Debarroa, menditik itsasora' kanpainari. Horrela, Deba Garaia eta Debemen Landa Garapenerako elkarteek euren asmo eta helburuak Debarrotik Gipuzkoara hedatzeko aukera izango dute.

Lehenik eta behin, bi elkarteetako ordezkariek agerraldia eskatu dute Batzar Nagusietako Nekazaritza Batzordearen aurrean proiektua azaltzeko. Lehenengo sektoreak bizi duen egoeraren gaineko sentsibilizazio kanpaina da Debarroa, menditik itsasora. Irailean aurkeztu zuten Elgetan eta ordutik hona zenbait ekintza burutu dituzte Deba Garaia eta Debemen Landa Garapenerako elkarteek. Besteak beste, baserriko produktuen eta azoka berezien gida kaleratu dute, eta gaur egun Ohitura onen gidaliburua lantzen ari dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak