Arrasateko PPko zinegotzi Itziar Lamarainek dio, "Herri
Batasuna legez kanpo dagoen alderdia" dela eta hala, ados dagoela atzoko
atxiloketekin. Legeak errespetatzeko direla eta bera legeak
dioenarekin bat datorrela.
Atxiloketok egungo testuinguru politikoan kokatu ditu, eta "Espainiako
presidente Rodriguez Zapaterok orain arte egin ez duena nolabait egitea
nahi izan duela" dio Lamarainek, "hauteskundeei begira botoak lortzeko
ekintzak besterik ez" direla.
Arrasateko PSE-EEren izenean, Paco Garciak adierazi digu Arrasateko PSE-EEk ez duela balorazio politikorik egingo erabaki juridikoen gainean.
Gainerako alderdi politikoen ordezkarien balorazioak dituzue bideoetan.