Batasuna, EHAK eta EAE ANVko 44 lagun auzipetzeko erabakia martxoan hartu zuen Garzonek. Haren arabera, ETAk hauteskundeetan eta hauteskundeen ondoren erakundeetan parte hartzeko erabili zituen 44 auzipetuak. Gogoratu behar da, 44 auzpetu horien artean, 4 debagoiendar daudela; Bergarako Aittor Arantzabak, Mikel Zubimendi eta Mikel Garaiondo, eta Arrasateko alkate Ino Galparsoro. Horietatik, Galparsoro bakarrik dago, egun, kalean.