Baserritarren zaindaria, jai egun handia Ibarrean. ARGAZKIAK

Maider Arregi 2009ko maiatzaren 17a

San Isidro jaiak, Antzuolan, Arrasaten, Oñatin eta Eskoriatzan ospatu dituzte egunotan baserritarrek. Ganadu eta barazki azokez gozatzeko aukera paregabea izan da egunotan Debagoieneko herri askotan. Euskal produktuen azokak, Eskoriatzara, Antzuolara eta Arrasatera jende ugari erakarri ditu. Auzoetako jaiak ere ospatu dituzte bai Arrasaten eta baita Oñatin ere. Arrasateko Musakolako jaietan jende mordoa ibili da. 'Urrezko astokiloek' kurioso asko erakarri zuten. Aipatzekoa ere auzoko pertsonaia "xelebreekin" egindako moda desfilea. Oñatiko Kasablankako jaietan ere eguraldi ederra lagun, auzokide askok hartu dute parte festetan. Mahai-futbol txapelketak eta gezi jaurtiketa ikastaroak arrakasta handia izan dute auzoko gaztetxoen artean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak