Baruntseko gailurrerako bidea hasiko du Iñurrategik

Oihana Elorza Gorostiza 2009ko api. 19a, 19:39

Aste pare bat egingo dute Baruntse inguruan, Makalura joateko aklimatazioa biribiltzeko.

Baruntse mendiaren gailurrera (7.152 m) heltzen saiatuko dira datozen bi astetan Alberto Iñurrategi, Mikel Zabaltza eta Juan Vallejo, Naturgas Makalu'09 espedizioko mendizaleak.

Materiala garraiatzen
Dagoeneko egun pare bat egin dituzte hiru mendizaleek Baruntse mendiaren magalean, 6.000 metro inguruan, Makaluko erronkari ekiteko aurreko pausu bezala.

Baruntsen bi kanpaleku jarri gura dituzte eta horiek hornitzeko materiala eramateko egin dute lehen bidaia: 50m x 5mm-ko bi soka, bi torloju, titaniozko bi iltze, lau fisurero, lau piolet, denda bat, sukalde txiki bat, bi gas kartutxo, bideo-kamara bat eta janaria: gosaltzeko gailetak eta tea, bazkaritarako barratxo energetikoak eta entsaladatxoak, afaritarako zopak. Ura elurra urtuta eskuratuko dute eta harekin nahastuko dituzte hauts isotonikoak eta zopak. Betalde, norberaren materiala ere eraman dute: kranpoiak, arnesa, segurtasunerako mosketoia, aseguratzailea, alturako botak eta arropa, adibidez.

Oiarrizko kanpalekura itzultzekotan ziren domekan, eta bizpahiru egunetan atsedena hartu ostean, berriz hartuko dute Baruntse mendiko bidea, gailurrera heltzeko asmoz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak