Bartzelonak hasieratik menderatu zuen partidua. Lehenengo bi golak lehen 20 minutuetan iritsi ziren. Bada, Gipuzkoako selekzioak aurrera egin zuen eta gola markatu zuen handik gutxira. Lehenengo zatia amaitu aurretik, Bartzelonak hirugarrena sartu zuen.
Bigarren zatiko lehen minutuetan gipuzkoarren bigarrena iritsi zen. Saiatu baziren ere, ez zuten partiduari buelta ematerik izan eta Bartzelonak laugarrena sartu zuen. Bartzelonatik, Juan Antonio Garciak bi gol sartu zituen; eta Enric Vallesek eta Ignacio Perezek bana. Gipuzkoako selekzioko goleatzailea Antoine Griesmann izan zen. Berak markatu zituen bi golak. º
Txapelketa hiru taldeko bi multzotan jokatzen ari da. Lehenengo multzoan, Gipuzkoako selekzioak Osasunaren aurka galdu zuen joan zen egubakoitzean, Hendaian. Bartzelonak partidu horretako galtzailearen kontra jokatu zuen atzo.
Beste multzoan, Reala, Auxerre eta Real Madril lehiatzen ari dira. Gaur Oñatiko Azkoagainen Real Madril eta Auxerreren kontrako partidua ikusi ahal izango dute zaleek, 17:00etan.