Baketikek 'Izan' izeneko hezkuntza proposamena aurkeztu zuen atzo

Mirian Biteri 2010ko mar. 14a, 19:55
Baketikek gertu du 'Izan' izeneko proposamena; bizitzarako, elkarbizitzarako eta hezkuntzarako pedagogia etikoa, hain justu ere. Arantzazuko Gandiaga topagunea egindako aurkezpen ekitaldian, erakundeko zuzendari Jonan Fernandezek horren gaineko hitzaldia eman zuen proposamena gertatzen jardun duen Mertxe Amondarainekin batera.

Fernandezek azaldu zuen hezkuntza-arloko langileei ez ezik, gurasoei eta bizitzaren, bizikidetzaren eta hezkuntzaren inguruan kezka eta gizarte-balore berriak bultzatzeko nahia duten pertsonei zuzenduta dagoela; baita giza arloa jorratzen duten ikasleei eta langileei ere. Baketikeko zuzendariaren esanetan, "geure burua eta besteak pertsona izaten hezteko baliabide teorikoak eta praktikoak eskaintzea da bere helburua". 

Zortzi bizipen-ikaskuntza

Pertsona izaten hezteko, Batetikek martxan jarriko duen proposamenak zortzi bizipen-ikaskuntza lantzen ditu: gizakiaren izaera mugatua, esker onaren zentzua, kontzientziari erantzutea, giza duintasunaren esanahia, elkarrizketaren plusa, enpatiaren plusa, pazientziaren plusa eta maitasunaren ikaskuntza.  

Zapatuko aurkezpenaren ondotik, apirilaren amaieran proposamen horren esparru teorikoa jasotzen duen Pertsona izaten hezi. Zortzi ikaskuntza izeneko liburua argitaratuko dute. Jarraian, maiatzaren 8an, prestakuntza ikastaroa eskainiko dute horren harira. Fernandezen esanetan, "asmoa da hezitzaileen, familien eta lagunen sarea sortzea, koordinatzeko eta datorren ikasturtean horrekin praktikatzen hasteko".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak