Arantzazuko Gandiaga Topagunean kokatuta dagoen Baketik bake zentroak jendaurrean aurkeztu du 2009/2010 ikasturterako diseinatu dutena. Honakoan "Gatazken lantze etikoa", "Oinarrizko lau hezkuntza" eta "Nork bere buruarengandik ikastea" ikastaroak eskaintzen ere jarraituko dute.
Ekitaldian Baketik-eko arduradunekin batera, Javier Sadaba filosofo ezagunak ere esku hartu zuen. Portugaleten jaio, baina aspaldi Madrilen bizi den Sadabak bere liburu "La vida buena" hartu zuen abiapuntu berbaldian.