Inaugurazio ekitaldia 11:30ean hasiko da Baketik-ek Arantzazun duen egoitzan. Bide Mila proiektuaz gain, lehenengo ikasturtean egin izan diren ekimenak gogoraziko dira han.
Horrez gain, 2007/08 ikasturteko ikastaroen programa Hobeto bizitzeko, zeurekin eta besteekin lelopean aurkeztuko da. Urria eta martxoa bitartean, lau ikastaro eskainiko dira.
Bide Mila egitasmoari dagokionez, aurreikuspen guztiak gainditu izan direla ere aipatuko da. Bederatzi hilabeteetan 2.000 ikasletik gora izan dira etika eta berradiskidetzeari buruzko ikastaroan. Bake Zentroaren helburu berria 3.000 lagunera iristea da orain.