Debagoieneko zenbait errepidetako seinaleak berriztuko ditu Aldundiak

Miren Manias 2010eko abuztuaren 17a

Oinarrizko eta eskualde sareko hamaika errepidetako seinaleak berriro margotzea da helburua, izan ere, autoek eta euriteek kaltetutako bide markak berreskuratu gura dira. Tartean, Gasteiz eta Eibar lotzen dituen errepideko (GI-627) seinaleak berriztuko dituzte. Ferroser Infraestructuras S.A. enpresari esleitu dizkio Aldundiak lanok, bi urteko epean burutu ditzan. Horretarako, 831.000 euro inbertituko ditu Gipuzkoako Foru Aldundiak.

Bestetik, motorzaleendako babes bereziko sergutasun pantailak ere jarriko ditu Aldundiak Arlaban gaineko 40 puntutan. Guztira, 4,8 kilometrotako tartea osatuko dute pantailekin motorzaleen segurtasuna handitzeko helburuarekin. Hiru hilabeteko epean amaitzea eta 268.000 euroko aurrekontua aurreikusi ditu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak