Bailarako enpresaburu ohi bati ustez estortsioa egin izanagatik, atxilotu bat

Leire Kortabarria 2009ko abenduaren 5a

Debagoieneko 36 urteko gizonezko bat atxilotu zuten Gasteizen Bergarako ertzain etxeko kideek egubakoitzean, Debagoieneko enpresaburu ohi bati estortsio egin nahi izana leporatuta. Herrizaingo Sailak esan du bai enpresaburua, bai atxilotua, biak herri berekoak direla.

Ustez, atxilotuak 60.000 euro eskatu zizkion enpresaburu ohiari, horren biloba bat –4 urteko neskatila– eraso eta hil egingo zuela mehatxatuta. Ustezko delitu egilea diru hori zakarrontzi batetik hartzen zegoen unean atxilotu zuten ertzainek. Estortsionatutako gizonezkoa "enpresa handi bateko gerente ohi erretiratua" dela jakinarazi du Herrizaingo Sailak.

Atxilotua ertzain etxera eraman zuten eta epailearen esku uzteko prozedura hasi zen.

Autoetan lapurretak

Bestalde, egubakoitz goizean 18 autoren kristalak apurtuta eta musika ekipoak ostuta agertu ziren, denak erdialdean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak