Abuztua, dena dela, hilabete lasaia izaten dela azaldu digu eta animaliei dagozkien lanak soilik egiten saiatzen direla adierazi digu. Udako ordutegia beraz.
Baserritar izateak lotura asko dakartza eta egunero dago zer egin baserrian. Baina Julenek azaldu digu gauza guztiekin gertatzen den moduan baduela bere alde txarra baina baita alde positiboa ere.
Julenek aitortu digu, dena dela, bere kasuan baserriko lanak bere anaiarekin batera egiten dituela eta tartean izaten duela oporrak hartzeko aukerarik. Merezitako oporrak gainera.