Bagara prozesua aurkeztuko dute martxoaren 11n

Leire Kortabarria 2010ko mar. 2a, 14:15
Bagara prozesuko kideek dei egin dute martxoaren 11n, eguena, Amaia Antzokia betetzeko. Hantxe aurkeztuko dute Bagara, gizarte antolakuntzatik sortutako prozesua, euskalduntasunean, iraunkortasunean, autoeraketan eta elkartasunean oinarrituta Debagoienerako beste gizarte eredu bat sortu nahi duena. Gaur 'Goiena magazinea'n duzue Bagara prozesua gertutik ezagutzeko aukera, 19:45ean.

Gaur komunikabideekin topaketa bat egin dute Bagarako Juan Luis Arexolaleiba, Jon Sarasua, Nagore Iraola eta Iraitz Agirre kideek, eta jakinarazi diete zer den Bagara, eta nondik eta zergatik sortu den: "Bailarako gizarte garapenean eragiteko prozesu bat da", esan dute. Hainbat esparrutan lanean dabiltza orain Bagarak oraingoz dituen 80 kideak, eta helburua da Gabon ingururako proiektu zehatzak aurkez ditzala lantalde bakoitzak, betiere, gizarte garapenean eragiteko. Horretarako, bailarak "azken 50 urteotan" sortu dituen indarguneak erabili nahi dituzte, betiere indargune horiek elkarrekin lanean jarrita. 

Martxoaren 11n aurkeztuko dute Bagara Arrasateko Amaia antzokian. "Antzokia bete nahi dugu, eta badakigu 800 lagunendako lekua duela", esan dute kideek. Ekitaldia 18:30ean hasiko da, eta, "protagonistak herritarrak" izango direla ziurtatu dute. Tartean, Bagarako kideek hiru abesbatzatan eta denek batera kantatuko dute, eta ekitaldirako propio konposatu duten abesti bat abestuko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak