Badiharduguren azken lana aurkeztuko da Durangoko Azokan

Maider Arregi 2006ko abenduaren 5a

Durangoko Azokan aurkeztuko du Koldo Zuazok Badihardugu Elkarteak argitaratutako azkenengo lana: 'Deba ibarreko euskara. Dialektologia eta Tokiko Batua.'

Abenduaren 8an, barikua, 18:00etan aurkeztuko du Koldo Zuazok azkenengo lana: Deba ibarreko euskara. Dialektologia eta Tokiko batua. Durangoko Azokako ekitaldiaren barruan egingo da liburuaren aurkezpena.

Lan honen berrikuntza nagusia lehenen aldiz, Tokiko batuen adibidea plazaratzea da. Deba ibarreko ikastetxe, euskaltegi, lantegi, hedabide eta udaletxeetan, euskara batua erabiltzeko orduan, bertako ezaugarriz jantzi azaltzen da liburua.
Lan honen gaiñeko informazio gehiago hemen edo hemen jaso dezakezue.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak