Durangoko Azokako stand bakoitzeko salduenen zerrenda
Egitarau luze eta zabala
Bost egun hauetan, inoiz baino ekitaldi gehiago egon dira. Ohiko stand-etik aparte, Elkartegian, Haur literatur aretoan, Aurkezpen aretoan eta Ahotsenean hitzaldiak, kontzertuak, eta beste askorekin gozatzeko aukera izan da. Haur literatur aretoa (17), Aurkezpen aretoa (49) eta Ahotsenea (45).
Bereziki, Ahotsenea ekimena nabarmendu nahi izan dute antolatzaileek. Bertan, sortzaileendako gune berezia lortu da, eta, bisitariek kontzertu zein poesia errezitaldiak eta liburu aurkezpenak patxadaz eta hurbiletik hartzeko aukera izan dute. Hiru egunez, ordu erdiko saioak eskaini dituzte bertan.
Krisiari eutsi
Bestalde, krisiari eutsi diotela azpimarratu dute komunikazio arduradunek. Azokaren ekonomi arloaren "egoera ona" izan dela azpimarratu dute. Formatu berriak indarrez sartzen ari dira, liburu digitalak euren agerpena egin dute 44. edizioan. Modu orokorrean esan daiteke, Durangoko Azokak krisiari eutsi egin diola.
Bisitariak
Aurtengo azokak bost egun izan ditu, eta jendeak erosotasunez egoteko aukera izan duela. Antolatzaileek, azpimarratu nahi izan dute, azokaren laugarren egunean, astelehena izan arren, Landako gunea jendez gainezka egon dela.
Katalan kultura
Institut Ramon Llull-eko Josep Bargallok balorazio oso positiboa egin du. Aurten, Katalan kultura izan da aurtengo gonbidatua eta protagonista: "Nuestra voluntad es continuar estando presentes en la Feria, a partir de ahora mediante nuestras vías de colaboración habituales: dando ayudas a las traducciones y a la presencia de escritores y músicos catalanes que vengan a actos de promoción".
Gainera, Espay Catalunya Topalekua erakundeak, azaldu du, Gerediaga elkarteari 2010ko saria emango diola katalan kultura zabaltzen laguntzegatik.
Azoka TB, proiektu berria
Azoka aurten, berrikuntzarekin etorri da: Azoka Telebistaren estreinaldia izan da. Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskutik. Egunero, bisitariek, erreportaje eta zuzenekoak ikusteko aukera izan dute azokaren erdialdean kokatutako pantailan. Parte-hartzaile askoren esanetan, freskotasuna eta bizitasuna ekarri dio telebistak guneari. Zalantza gabe, gune ezberdinak gertuagotik jarraitzeko aukera eman du telebistak. ETB3, Hamaika Telebista eta Goiena Telebistak, elkarlanean egindako lanak eman ditu fruituak.
Durangoko Azoka, zenbakitan
- 156 parte-hartzaile (diskoetxeak, argitaletxeak eta beste batzuk)
- 292 stand
- 112 kazetari akreditatuak