Azkena Rock Jaialdia martxan da

Arritxu Barruso 2007ko abuztuaren 31

Bailarako gazte asko seguruenik Gasteiz aldera hurbilduko da aste buru honetan, gaur hasten baita Azkena Rock Jaialdia. Giant Sand, Tool, MC5, Rocky Erickson eta Clawfinger dira asteburu honetan Gasteizko Mendizabalan entzungai izango diren taldeetariko batzuk.

Tool taldeak Euskal Herrian jotzen duen lehenengo aldia izango da hau eta ’10.000 days’ bere disko berriaren aurkezpena egingo du.

Aurtengoa Azkena Rock Jaialdiaren seigarren edizioa da eta izango du nobedaderik. Maketa lehiaketa egin dute eta irabazleak jaialdian bertan jotzeko aukera izango du. Hoey & The Mussels talde iruñarra izan da irabazlea eta zapatuan emango du  kontzertua. Gainera 300 euroko saria jasoko dute.

Sarrerak aurrez erosiz gero 30 euro balio dute ostiralerako eta 35 euro zapaturako. Bi egunetarako bonoa ere erosi daiteke aurrez 60 euroren truke.

Kontzertu eremuak arratsaldeko lauretan irekiko ditu bere ateak, bai ostiralean eta baita zapatuan ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak