Azken ordukoa: goizaldeko 04:00etan ekin diote Broad Peak espediziokoek erronka nagusiari

Xabier Urtzelai 2010eko uztailaren 7a

Egunotan kontatu dugu Naturgas Broad Peak espedizioko kideek ondo egin dutela garaierarako egokitzapena, eta egun hauek oinarrizko kanpalekuan egin dituztela, atseden hartzen. Bada, azken orduko albisteen arabera, goizaldeko 04:00etan ekin diote benetako erronkari, Broad Peak mendiko hiru gailurrei bide berri batetik eraso egitea.

Juan Vallejo, Mikel Zabaltzak eta Alberto Iñurrategik osatzen duten Naturgas Broad Peak espedizioak jaso berri duen eguraldi iragarpenak dio lau egun izango dituztela eguraldi onarekin. Hori jakin bezain pronto lanean hasi dira, eta  04:00etan, egin dute oinarrizko kanpalekutik gora, Broad Peak mendiko hiru tontorretara.

Horretarako bost egin beharko dituzte, hiru tontor horiek estilo alpinoan igotzeko, oxigeno barik, zamaketarien laguntza barik eta aurrez jarritako akanpaleku barik. Erronka hori beste bi espediziok baino ez dute egin, Kukuczka eta Kurtyka polakarrek 1984an, eta Hattorik eta Kitamurak, 1995ean. Espedizioaren gaineko informazio gehiago, euren hemen.

 

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak