Azken hilabeteetako joera hautsiz, langabeziak behera egin du Debagoienean

Txomin Madina Milikua 2009ko mai. 5a, 17:39
Martxoan baino, 26 langabe gutxiago zeuden gurean apirila bukaeran, denera, 3443 pertsona.

Dena den, beherako joera hau ez da herri guztietan eman. Hala, langabeziak behera egin du Antzuolan, Arrasaten, Elgetan eta Leintz -Gatzagan. Aretxabaletan berdin mantendu da, eta Oñati, Eskoriatza eta Bergaran aldiz, gora egin du lanik ez duten pertsonen kopuruak.

Gauzak horrela eta ehunekotan jarrita, hilabete batetik bestera langabezi tasak %0,7 egin du behera Debagoienean, %11,11an kokatuz.


Martxoa'09 Apirila'09 Joera
Antzuola 97  (%10,66)
86 (%9,45)
- 11
Aretxabaleta
368 (%11,40)
368 (%11,40)
   =
Arrasate 1500 (%12,96)
1465 (%12,66)
- 35
Bergara 707 (%9,85)
715 (%9,97)
+ 8
Elgeta 47  (%9,55)
44 (%8,94)
- 3
Eskoriatza 267 (%12,84)
274 (%13,18)
+ 7
Leintz-Gatzaga
14 (%10,51)
11 (%8,27)
- 3
Oñati 469  (%8,68)
480 (%88,88)
+ 11
DEBAGOIENA 3469 (%11,19)
3443 (%11,11)
- 26
       

Hego Euskal Herriko datuak dena den, ez dira batere baikorrak. Izan ere, apirilean, martxoan baino 1169 langabe gehiago zeuden hegoaldeko lau lurralde historikotan. Gipuzkoan bertan gora egin du, baina ez beste hilabete batzuetan bezainbeste: 53 pertsona gehiago zegoen lanik barik apirilean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak