Bailara mailako elkarretaratzea izan da. Langileak eta ordezkari sindikalak zein politikoak egon dira bertan. Debagoieneko lau alkatek egin dute bat elkarretaratzearekin: Bergarako Agurne Barrusok, Arrasateko Ino Galparsorok, Aretxabaletako Inaxio Garrok eta Elgetako Oxel Erostarbek.
Ordu erdiko elkarretaratzea izan da, eta hasi eta gutxira ertzainak hurbildu zaizkie kontzentrazioa egiteko baimena eske. LAB sindikatutik adierazi digutenez urgentziazko baimena dute, baina ertzainendako ez da egokia. Kontzentrazioa deitzeko arrazoia ez dute urgentziazkotzat jotzen. LAB sindikatuko ordezkari Juan Ramon Kortabarriak esan duenez arazo berdina izan zuten Olandixoko tuneleko lanetan gertatutako heriotza salatzeko egindako elkarretaratzean.
LAB sindikatuak dei egin du bihar Donostian egingo den manifestazioan parte hartzeko. Gaur iluntzean, bestalde, manifestazioak egingo dira atxiloketok salatzeko Arrasaten, Bergaran eta Antzuolan.