Auzitegi Gorenak erabaki du Jarrai, Haika eta Segi "talde terrorista" direla

Usoa Agirre 2007ko urt. 19a, 16:23
23 kideri seina urteko kartzela zigorra ezarri die eta Auzitegi Gorenak atxilotzeko agindua eman die Espainiako Poliziari, Guardia Zibilari eta Ertzaintzari. Zigortuen artean daude Amaia Arrieta arrasatearra eta Garazi Biteri Bergaran bizi den eibartarra.

Jarrai, Haika eta Segi erakundeak "legez kanpoko taldeak" direla erabaki zuen Espainiako Auzitegi Nazionalak 2005ean emandako epaian. 24 lagun epaitu zituzten orduan, eta bi eta hiru urte t'erdi bitarteko espetxe zigorrak ezarri zizkieten.

Fiskaltzari eta AVTri arrazoia eman die

Defentsak, fiskalak, eta akusazio partikularra osatzen duen AVT elkarteak helegitea jarri zuten Auzitegi Gorenean 2005ean. Auzipetuak aske uzteko eskatzen zuen defentsak, eta Haika eta Segi ez direla legez kanpoko taldeak zehazteko. Fiskalak eta AVTk, berriz, talde horiek "talde terrorista" direla ebaztea eskatu zuten. Fiskalak 10 urteko espetxe zigorra eskatu zuen epaituentzat, eta AVTk 15ekoa.

Espainiako Auzitegi Gorenak arrazoia eman die Fiskaltzari eta AVTri; hiru magistratu erabaki horren alde azaldu dira eta bi kontra.

Auzipetuak 24 ziren baina zigorra 23ri ezarri die, Egoitz Lopez de la Calle libre utzi duelako, "erakundeetako zuzendaritzako kide ez zelako".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak