Autobus zerbitzuak Huheziko ikasleentzat

Maider Arregi 2007ko irailaren 14a

Irailaren 21ean hasita, Mondragon Unibertsitateak bi autobus zerbitzu ipiniko ditu La Guipuzcoana autobus konpainiarekin batera, nahi duten ikasleak ekartzeko Gipuzkoatik eta Bizkaitik.

Irailaren 21ean hasita, Mondragon Unibertsitateak bi autobus zerbitzu ipiniko ditu La Guipuzcoana autobus konpainiarekin batera, nahi duten ikasleak ekartzeko Gipuzkoatik eta Bizkaitik.

Zerbitzu bat Azpeititik abiatuko da egunero,  06:35ean, eta  Azkoitia, Elgoibar eta Eibarko ikasleak jasoko ditu. Bigarren zerbitzua abiatuko da Etxebarriko metro geltokitik, hori ere 06:35ean, eta jasoko ditu Zornotza, Durango, Matiena, Atxondo eta Elorrioko ikasleak. Autobus biek Arrasaten egingo dute transbordoa, Eroski hipermerkatuaren ondoan, eta handik ni norantzetan banatuko dira: bat Oñatira joango da, Enpresa Zientzien Fakultatera, eta bestea Arrasatera, Goi Eskola Politeknikora, eta Eskoriatzara, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatera.

Prezioak

Zerbitzu biek bi tarifa eskainiko dizkiete ikasleei. A tarifa autobusa egunero hartzuko dutenei, eta B tarifa astean bi egunean datozenei.
Zerbitzu hau erabili nahi duten guztiek, izena eman beharko dute HUHEZIko idazkaritza akademikoan, irailaren 4tik 17ra.
Prezioak ikusi hemen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak